Zingira urmaeleko flora eta fauna ezagutzeko irteera egingo da datorren igandean

Juan Luis Romatet 2024ko api. 9a, 15:30
Vista Alegre parkeko sarrera nagusitik aterako da irteera.

Irteera gidatua igandean goizeko 10:00etan abiatuko da Vista Alegreko parketik eta Aranzadiko eta Neikerreko kide bana izango ditu gidari lanetan.

Zingira urmaeleko flora eta fauna ezagutzeko irteera gidatua egingo dute datorren igandean, apirilaren 14an, Zarautzen. Mikroklima proiektuaren barruan kokatzen da bisita hau eta goizeko 10:00etan abiatuko da Vista Alegreko parkeko sarrera nagusitik. 

Bidean zehar, ingurune horretan aurki daitekeen landarediaren eta bizidunen inguruko azalpenak emango dituzte Aranzadi zientzia elkarteko kide Ion Garinek eta Neikerreko Aitor Cevidanesek.

Irteera gidatu honetan parte hartzeko interesa dutenek aurrez izena eman beharko dute 943 00 51 59 telefono zenbakira deituta edo zarautz@eraztunberdeurdina.eus helbidera idatzita.