Aner Peritz: "Hasierako txispa eustea lortu dut saioan zehar"

GITB 2024ko api. 10a, 12:00

Larunbatean Gabirian jokatu zuten Osinalde Sariko 52. edizioa, eta bitan txapeldunorde izan ondoren, aurtengoan txapelarekin itzuli da etxera zarauztarra.

 

Aner Peritz Euzkitzek irabazi du Osinalde Saria, larunbatean Gabiarian ospatutako finalean. Hirugarren aldia zen finalean kantatzen zuela; aurreko bitan txapeldunorde izan ondoren azken aukera hau ondo aprobetxatu du zarauztarrak.

Aitor Tatiegik bina sari lortu zituen larunbatean, finaleko bertso onenaren saria eta entzuleen saria, hain zuzen ere. Gustora aritu zen oñatiarra eta gutxitan bezala gozatu zuela aitortu zuen.