Felix Zubia: "Osakidetzaren egoera ez da berehalakoan aldatuko, duela 10-15 urte harturiko erabakien ondorio delako"

Isabel Jaurena - Berria 2024ko api. 11a, 10:00
Felix Zubia.

Euskal Autonomi Erkidegoko hainbat aurpegi ezaguni elkarrizketak egiten ari da berria egunkaria datorren apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarreko Hauteskundeen harira. Horien artean Donostiako Ospitaleko ZIUko burua den sendagile zarauztarrari.

Zer dago jokoan hauteskunde hauetan?

Egoera kaxkarrean dago osasungintza publikoa, eta Osakidetza, konkretuki. Egoera honetara aurretikako planifikazio falta eta utzikeriagatik iritsi gara, eta langileei eskainitako lan baldintza kaxkarrengatik.

Oraingo egoera duela 10-15 urte harturiko erabakien ondorio denez, ez da berehalakoan hobetuko, eta inork ez dezala formula magikorik agin, ez dago eta. Sortzen den gobernu berriak arazo hau onartu beharko du, dituen baliabideak ditu, eta neurriak hartzen hasi, egoera urte batzuetara konpon dadin. Lehen Mailako Arretak plangintza berezia eskatzen du.

Zer itxaropen duzu emaitzaren harira?

Sortzen den gobernua edozein dela ere, arazoa onar dezala, eta neurriak hartzen joan dadila, hobekuntza urte batzuetara nabarmendu dadin.