Play-Eruak Txapelketa bideo batean bildu du antolakuntza taldeak

Mireia Galarza Bastida 2024ko api. 11a, 09:00

Inoiz baino talde gehiagok parte hartu dute aurten, eta guztira 600 jokalari inguru elkartu ziren larunbat eta igandean hondartzan futbolean arituz ondo pasatzeko asmoz.

Play-Eruak Txapelketaren laugarren edizioa izan zen asteburuan Zarautzen. Inoiz baino talde gehiagok parte hartu dute aurten, eta guztira 600 jokalari inguru elkartu ziren larunbat eta igandean hondartzan futbolean arituz ondo pasatzeko asmoz.

Jardunaldiak igarota, laburpen bideoa osatu du orain antolakuntza taldeak, asteburuko hainbat momentu biltzen dituena. 12-16 urte bitarteko gaztetxoentzat zuzenduta zegoen jardunaldia.