Denis Itxaso eta Jose Ignacio Asensio herrian izango dira bihar hauteskunde kanpainako ekitaldian

Jabi Gonzalez Toston 2024ko api. 10a, 17:00
Denis Itxaso eta Gloria Vazquez arrosa gorriak banatzen aritu ziren ekitaldi batean. (@GloriaVzquez9)

Arrosa gorriak banatzen ibiliko dira herriguneko kaleetan PSE-EEko beste hainbat alderdikiderekin batera. 18:30ean elkartuko dira, Zazpin.

Denis Itxaso PSE-EEren Eusko Legebiltzarreko Hauteskundeetarako Gipuzkoako zerrendaburuak Zarautzera bisita egingo du bihar arratsaldean hauteskunde kanpainaren barruan. Jose Ignacio Asensio, alderdiaren Gipuzkoako idazkari nagusi eta Ahaldun Nagusi ordea, eta, beste hainbat alderdikidek ere lagunduko dute eta arrosa gorriak banatzen arituko dira.

Zarauzko PSE-EEren egoitza aurrean, Zazpi kultur elkartearen atarian, jarri dute hitzordua 18:30ean eta herrigunean kalez kale ibiliko dira. Alderdiak jakinarazi duenez, adierazpenak ere emango dituzte.