Olatuek ikusmira sortu dute itsas pasealekuan

Andrea Zipitria 2024ko api. 10a, 20:00

Jende ugari gerturatu da itsas pasealeku ingurura, olatuek eskainitako ikuskizunaz gozatzera.

Itsasoak gogor astindu du itsas pasealekua arratsaldean. Marea gora 18:30ak pasatxoan zegoen aurreikusita, eta olatuek itsas pasealekua zeharkatu dute. Herritar asko gerturatu da bertara itsasoak utzitako ikuskizunaz gozatzera.

Gaur, ipar- ipar -ekialdeko haizea ibiliko da, eta horrek eragin du itsasaldia. Hurrengo itsasgora izango da bihar, goizeko 07:00etan. 

 

 
 
Bideoa eta argazkiak: Aritz Mutiozabal