'Oroitzapenak' aurrerapen abestia argitaratu du Eraso! taldeak

Aritz Mutiozabal 2024ko api. 11a, 13:30

Zarauzko metal-rock taldeak disko berria du esku artean, eta datorren maiatza bukaeran kaleratuko. Bien bitartean, gaur eguerdian lehen single-a eta haren bideoa aurkeztu ditu.

Eraso! laukoteak maiatzaren 30ean argitaratuko du Azken batean disko berria, eta gaur eguerdian kaleratu du Oroitzapenak izeneko lehen aurrerapen abestia eta bideoklipa. Taldeak atzera begirako bat egiten dio bere ibiliari pieza honetan, nostalgia onari azpimarra berezia eginez, eta Nestor Urdanpilletak ekoitzi duen bideoan hori guztia jaso dute, Eraso!-ren fase ezberdinetako irudiak uztartuta.