'Where the Hell is Wichita?' liburuari buruz jardungo dute gaur Photomuseumen

Mireia Galarza Bastida 2024ko api. 12a, 10:00
Liburuko argazkietako bat. (Photomuseum)

David HornBack autoreak gaztetan ateratako argazkiak bildu zituen liburuan 2019an emandako dirulaguntza bati esker. 18:00etan izango da aurkezpena, doan. 

Gela programaren barruan, Where the Hell is Wichita? liburuari buruz jardungo dute gaur Photomuseumen, 18:00etan hasita. Sarrera doakoa izango da, eta aurkezpenean izango da David HornBack argazki liburuaren autorea bera. 

Estatu Batuetako urrutiko eskualde batean, 1970eko hamarkadaren amaieran, 15 urteko gazte batek 35 mm-ko kamera hartu zuen eskuetan, zuri-beltzeko filma errebelatzen ikasi, eta inguruan zuen guztiari argazkiak ateratzen hasi zen: lagunei, ikaskideei, maskotei, familiari eta bizilagunei. Bertan ateratako argazkiak jaso ditu autoreak liburuan, 2019an jasotako dirulaguntza bati esker.