La URSS, S'Aferra Aferra eta Paloma de Casso taldeak Hiruputzun

Aritz Mutiozabal 2024ko api. 11a, 16:30
La URSS taldea.

Bihar izango da musika jaialdia, 21:30etik aurrera, eta sarrerak 6 euro balioko du.

Lege Berria kolektiboak antolatuta, musika emanaldi berezia izango da bihar iluntzean Hiruputzu gaztetxean, La URSS, S'Aferra Aferra eta Paloma de Casso taldeen eskutik, eta ondorengoko DJ saioarekin. Jaialdiari 21:30ean emango diote hasiera, eta 04:00 aldera luzatuko da. Sarrerak 6 euro balioko du.

Granadako taldea La URSS, eta autosuntsipen eta agonia existentziala punk amorratuz jorratzen du. Bilbotik dator S'Aferra Aferra elektronika eta musika tresnak uztarturiko proposamenarekin. Paloma De Cassok, berriz, soinu industrialak, ilunak eta malenkoniatsuak deskargatzen ditu post-punk erritmoan.