Arrosak banatu dituzte alderdi sozialistako kideek hauteskunde kanpainaren barruan

Juan Luis Romatet 2024ko api. 12a, 11:00
PSE-EEko kideak, Denis Itxaso eta Jose Ignacio Asensio buru direla, Zarauzko kaleetan. (Juan Luis Romatet)

Apirilaren 21ean egingo diren Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetako kanpainaren barruan, arrosak banatzen aritu ziren atzo arratsaldez PSE-EEko kideak Zarautzen.

Hauteskunde kanpainako ekitaldia izan zuen alderdi sozialistak atzo Zarautzen. Arratsalde partean arrosak eta eskuorriak banatzen aritu ziren malekoian zehar. Zarautz bertako alderdikideekin batera, hauteskundeetarako PSE-EEren Gipuzkoako zerrendaburu den Denis Itxaso eta Jose Ignacio Asensio, alderdi sozialistaren Gipuzkoako idazkari nagusia aritu ziren ekitaldian.