Triatloi txikiak inguruko herrietako gaztetxoak zein zarauztarrak bildu ditu goizean

Andrea Zipitria 2024ko api. 13a, 14:00

Herritarren txaloek lagunduta, triatloi txikia egin dute, gaur, Zarautzen. Kiroldegiaren bueltan ibili dira korrika, bizikletan eta igerian.

Triatloi Txikia izan da gaur goizean Zarautzen. Eskola kirolaren barruan eta Zarauzko Triatloi Elkartearen laguntzarekin, inguruko herritako umeek aukera izan dute kirol sorta hori probatzeko. Eguraldia lagun, giro aparta sortu da.

Neska-mutilek gogotik egin dute igerian, baita bizikleta gainera igo eta lehiaketa korrika amaitu dute.