Udaberrik aho batez onartuta Inma Saenz de Santamaria izango da elkarteko lehendakaria

Andrea Zipitria 2024ko api. 14a, 15:00
Pasa den asteazkenean izan zen urteko batzarra. (Udaberri)

Pasa den asteazkenean egin zuen urteko batzar nagusia Udaberri elkarteak, eta bertan adostu zuten jarraitzean Inma Saenz de Santamaria izango dela elkarteko presidentea. Halaber, aho batez onartu zituzten 2023ko kontuak, besteak beste.

Pasa den asteazkenean egin zuen Udaberri elkarteak urteko batzar nagusia. Bertan aurkeztu zuten batzorde berria. Aurrerantzean, presidente kargua hartuko du Inma Saenz de Santamariak. Lehendakariordea izango da, Luis Mari Gonzalez Txabarri. Diruzaina, berriz, Nekane Etxeberria. Idazkari postua zuzentzen ibiliko da, Piedad Alvarezek eta bokalak hiru izango dira: Risa Zubizarreta, Maria Jesus Retegi eta Javier Azkoaga.

Bertan azaldu zutenez, batzorde berriak "ilusioz eta konpromisoz" hartu du ardura, eta 2024rako hainbat proposamen aurkeztu zituen batzarrean bertan: 2024ko kuota, urteko 18 euro izatea; 2024ko urteko planaren proiektuan hainbat berrikuntza txertatzea (Batxata eta Marrazketa ikastaroak, Irakurketa Kluba, Mendi-ibiliak, osasunari buruzko hitzaldi-zikloa...); eta aldi horretarako aurrekontua, besteak beste.

Jesus Arana Gizarte gaietako zinegotziak Udaberriko boluntario taldeen "konpromiso eta inplikazio maila" goraipatu zituen.