Herriko orkideen mapa osatu du Juantxo Unzuetak

Jabi Gonzalez Toston 2024ko api. 14a, 14:00
Zarauzko orkideen mapa. (Juantxo Unzueta)

Joan den asteburuan loreak bertatik bertara ezagutzeko egindako bi irteeren ondoren, Arkamurka natura taldeko kideek herritarren eskura utzi du gida.

Juantxo Unzueta Arkamurkako kide eta orkidea zaleak, mapa osatu du herriko hainbat puntutan aurkitu daitezkeen espezie horretako loreekin. Unzuetak berak gidatuta, ibilbidea egin zuten zuten Zarautzen joan den asteburuan 45 lagunek, eta, orain, herritar guztien eskura utzi du gida orkideak ikusteko ibilbidea lagunekin zein familiarekin egiteko eta disfrutatzeko aukera aprobetxatuko dutelakoan.

Hori horrela, Unzuetaren azalpenak entzun bitartean loreak bertatik bertara ikusteko Arkamurkak joan den asteburuan antolatutako bi irteeretara joaterik izan ez zutenek beren kasa egin ahal izango dute orain mapa gidaritzat hartuta. Halaber, natura taldeak uste du ikastetxe zein beste zenbait talderentzat material balidagarria izan daitekeela espezieen eboluzioa lantzeko; izan eren hamahiru motatako orkideak identifikatu ditu Unzuetak. Maparen egileak, bere aldetik, eskerrak helarazi nahi zian dizkie orkideak zaintzeko ekintzetan parte hartu duten guztiei.