Zingira urmaeleko flora eta fauna ezagutu dituzte hainbat herritarrek

Mireia Galarza Bastida 2024ko api. 15a, 16:30

Hainbat lagun gerturatu zen bisitara, eta arreta handiz entzun zituzten azalpenak bai haur eta bai helduek.

Eguraldia lagun, Zingira urmaeleko flora eta fauna ezagutzeko irteera gidatua egin zuten atzo herrian. Mikroklima proiektuaren barruan kokatutako bisita izan zen atzokoa, eta bertan azalpenak eman zituzten Aranzadi zientzia elkarteko kide Ion Garinek eta Neikerreko Aitor Cevidanesek.

Hainbat lagun gerturatu zen bisitara, eta arreta handiz entzun zituzten azalpenak bai haur eta bai helduek. Bisita 10:00etan hasi zuten Vista Alegreko parkeko sarrera nagusitik.