Oraindik eros daitezke Motxian-Etxebeltz Bertsoguneak antolatutako bertso jaialdirako sarrerak

Mireia Galarza Bastida 2024ko api. 16a, 10:15
Mikrofonoa.

Modelo aretoan izango da jaialdia ostiral honetan, 19:00etan hasita. Maialen Akizu, Sustrai Colina, Uxue Alkorta, Onintza Enbeita, Eli Zaldua eta Miren Artetxe bertsolariek jardungo dute kantuan; gai jartzaile lanak, berriz, Aner Euzkitzek egingo ditu.

Motxian-Etxebeltz Bertsoguneak antolatutako bertso jaialdia izango da ostiral honetan, hilak 19. Saioa 19:00etan hasiko da, Modelo aretoan, eta bertan izango dira kantuan Maialen Akizu, Sustrai Colina, Uxue Alkorta, Onintza Enbeita, Eli Zaldua eta Miren Artetxe bertsolariak. Aner Euzkitzek hartuko du gai jartzaile lanak egiteko ardura.

Saiorako sarrerak oraindik ere eskuragarri daude honako lotura honetan, baina egunean bertan ere erosi ahalko dira agortu bitartean.