'Bideojokoak eta whatsappa: maskulinitateak jokoan?' hitzaldia eskainiko dute gaur

Aritz Mutiozabal 2024ko api. 16a, 12:00
Ume bat bideojokoetara jolasten. (Unsplash)

Lehena joan den astean egin zuten eta gaur izango da bigarrena, Bideojokoak eta whatsappa: maskulinitateak jokoan? izenpean. Esti Linares arduratuko da hitzaldiaz eta Etxezabala eraikineko aretoan izango da.

Mugikorraren erabilerak gora egin du gazteen artean, eta teknologia berri horiek egoki erabiliz gero positiboak izan badaitezke ere,  batzuetan gailuen erabilera okerrak eta arriskutsuak egiten dira. Hori dela eta, Zarauzko Udalak doako hiru hitzaldi antolatu ditu Etxezabala eraikineko aretoan, hil honetako asteartetan. 18:00etatik 20:00etara.

Lehena joan den astean egin zuten eta gaur izango da bigarrena, Bideojokoak eta whatsappa: maskulinitateak jokoan? izenpean. Hirugarrena eta azkena, aldiz, apirilaren 23an egingo dute, eta bertan pornografiaren aurrean gurasoek erabil ditzaketen estrategiak izango dituzte hizpide.  Hitzaldi ziklo hau bereziki gurasoentzat zuzenduta badago ere, herritar ororentzat egongo da irekia, eta euskaraz izango dira, gaurkoa barne.