Morroxkak taldeak zozkatu du saski erotikoa

Erredakzioa 2024ko api. 16a, 13:15
Morroxkak zozkatu duen Platanomelon etxeko saski erotikoa. (Utzitakoa)

Urola Kostako gazte feministen taldeak sare sozialen bitartez jakinarazi du zenbaki irabazlea eta jabeari eskatu dio jarri dadila harekin harremanetan saria jasotzeko.

Morroxkak Urola Kostako gazte feministen taldeak eman du saski erotikoaren zozketako zenbaki irabazlea. Atzo egin zuen zozketa eta sare sozialen bidez zehaztu duenez, 0122 zenbakidun txartela erosi zuena da Platanomelon etxeko saski erotikoaren irabazlea.

Hori horrela, talde feministak saridunari eskatu dio jarri dadila harekin harremanetan sare sozialen bidez. Horretarako bi bide daudela ere zehaztu du: X (Twitter lehen) bidez edota Instagram bidez. Irabazleak bi aukeretako edozein hautatzen duelarik ere, @morroxkak da taldearen profileko izena.