Nadia Erostarbek hasi du Olinpiar Jokoetarako prestaketa Teahupoon

Jabi Gonzalez Toston 2024ko api. 17a, 11:00
Nadia Erostarbe eta Aritz Aranburu, Teahupoon, atzean Andy Criere duetla. (@BATbasqueteam)

Surflari zarauztarra Tahitin (Polinesia Frantsesa) saioak egiten ari da egunotan Aritz Aranburu herrikidearekin batera ingurua bertatik bertara ezagutzeko.

Nadia Erostarbe surflari zarauztarra Parisko Olinpiar Jokoetako Surf txapelketaren egoitza izango den Tahitiko (Polinesia Frantsesa) Teahupooko uharrian da egunotan proba bertatik bertara prestatzeko. Orain arte bertan sekula izan gabe zen Erostarbe duela gutxi eskainitako elkarrizketa batean aitortu zuenez, eta eremua bertatik bertara ezagutu nahi izan du hitzordu olinpikoaren aurretik.

Dena den, zarauztarra ez dago bakarrik; izan ere, hark bezalaxe otsaila amaiera eta martxoa hasiera artean Puerto Ricon jokatutako Munduko txapelketan Olinpiar Jokoetarako txartela lortu zuen Andy Criere donostiarrarekin ari da prestaketa egiten. Bi surflari olinpikoei Aritz Aranburu ari zaie laguntzen, gainera, bera ere Teahupoon baitago. Erostarberen herrikideak nazioartean duen eskarmentua oso baliagarria egingo zaie udako hitzordu handiari begira, eta, horregatik, hirurek egin dute bidaia Bat Baque Teamen eskutik.

Erostarbe eta Crierrekin batera Olinpiar Jokoetan lehiatuko den eskualdeko beste surflariak, Janire Gonzalez-Etxabarrik, ezin izan du espedizioan parte hartu min hartuta dagoelako. Hain justu, belauneko lesiotik osatzeko lanean ari da buru-belarri.

 
 
 
 
 
View this post on Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

A post shared by Nadia Erostarbe (@nadiaerostarbe)