Ibilgailuek ezingo dute Zumaiatik Zarautzera autobidez joan gaur gauean

Intza Trula 2024ko api. 17a, 13:00
Artxiboko irudian, Zumaiako AP-8 autobideko bidesaria.

AP8ko sarbidea itxiko dute Zestoako ordailekuan, Donostiarako noranzkoan, zorua berritzeko zenbait lan egin ahal izateko. Irteera, aldiz, zabalik egongo da.

AP-8 autobideko Zestoa-Zumaia lotunearen sarrera itxiko dute gaur gauean, Donostiarako noranzkoan, zorua berritzeko lanak egin behar dituztelako. Hain zuzen, 21:30etik gaueko ordu txikiak arte egongo da sarbidea itxita. Aurreikusi dutenez, 04:30erako espero dute atzera berriro zabaltzea. Dena den, lotunearen irteera zabalik egongo da, baita Bilborako noranzkoa ere.

Hortaz, lanek irauten duten bitartean Itziarko, Zarauzko edo Elgoibarko lotuneak erabil ditzakete erabiltzaileek AP-8ra sartzeko.