'La Quimera' filma emango dute Modelon astebukaeran zehar

Julene Sorarrain 2024ko api. 20a, 09:00

Haurrentzako Johnny Puff: Misión secreta animaziozko pelikula emango dute astebukaeran. Sarrerak Modelo aretoko leihatilan erosi ahalko dira. 

Zilarrezko Galburua irabazi zuen Valladolideko Nazioarteko Zinema Astean eta iaz Canneseko Sail Ofizialerako sailkatu zen. La Quimera, Alice Rohrwacher zinemagile italiarraren laugarren filma, larunbat hontan estreinatuko da zinemetan. 1980ko Italian girotuta, filmak Arthur izeneko arkeologo britainiarraren bizipenak erakusten ditu, gaizkile talde batek Toskanako hilobi etruskoetatik osten duen interes kulturaleko ondasunen trafikoaren mundu arriskutsuan murgiltzen denean. 

Haurrentzako Johnny Puff: Misión secreta animaziozko filma emango dute astebukaeran zehar. Johnny Puff eta bere lagunak misio sekretu batean murgiltzen dira Taigasville Otto von Walrusen asmo gaiztoetatik salbatzeko. 

Apirilak 20, larunbata
16:45. Johnny Puff. Misión secreta
19:15. La quimera
22:15. La quimera

Apirilak 21, igandea
16:45. Johnny Puff. Misión secreta
19:15. La quimera

Apirilak 22, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. La quimera
19:30. La quimera

Apirilak 23, asteartea
19:30. Saio originala: Radical