Adinekoen inguruko filmen laugarren saioa egingo dute Photomuseumen

Mireia Galarza Bastida 2024ko api. 19a, 09:00
'Cocoon' filma. (AARP)

Gela programaren barruan antolatu dute zikloa eta 18:00etan ekingo diote gaurkoari. Ohi bezala, doakoa izango da sarrera.

Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Gela programaren barruan, gaurko saioa hirugarren adinekoen zinemaren inguruko laugarren saioa izango da. 18:00etan hasiko da, eta doakoa izango da sarrera. 

Ekimeneko antolatzaileek azaldu dutenez, "hirugarren adinekoek rol garrantzitsua duten filmen zerrenda luzea da oso". Batzuk erretiroaren aferari heltzen diote, beste batzuk familikideen arteko harremanei, eta badira maitasuna lantzen duten beste batzuk ere. Photomuseumeko kideek Arrugas (2011), Space Cowboys (2000), Cocoon (1985),  Ned esnatzen (1998), Tomate berde fijituak (1991), Youth (2012) edota, Gran Torino (2008) filmak aipatu dituzte. Horien inguruan jardungo dute gaur.