Gomazko paletako Gipuzkoako finalak jokatuko dituzte igandean Aritzbatalden

Onintza Lete Arrieta 2024ko api. 19a, 11:00
Gipuzkoako Gomazko paleta txapelketako txapelak.

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako gomazko paletako banakako bi final jokatuko dituzte, eta bigarren mailako finalean egongo da Oiroko Ospele pilota elkarteko Lizaso.

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa iritsi da amaierara, eta igandean jokatuko dituzte gomazko paletako banakako finalak. Partidak 10:30ean hasiko dira Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan, eta bi norgehiagoka egongo dira: lehenengo mailako finala, eta bigarren mailakoa.

Bigarren mailako finalean Orioko Ospele pilota elkarteko Lizaso lehiatuko da Beotibarko Goitiaren kontra. Lehenengo mailako partidan, berriz, Beotibarko Arregi eta Gaztelekuko Loidi ariko dira nor baino nor.