Ikastaroak egunerokoan topa ditzakegun arrisku nagusienak lantzen ditu, eta hauei nola aurre egin eta nola ebatzi: Bihotz Birika Susperketa, zauriak, haustura, erredurak…
Ikastaroaren iraupena bi egunekoa izango da, maitzaren 4tik 5era goizeko 9:00etatik 14:00etara. Matrikularen kostua 60 eurokoa da eta ikasle kopuru mugatua izango du, ikastaroaren kalitatea bermatzeko asmoarekin.
Izena emateko elkartearen egoitzara jo daiteke (Iturribidea kalea, 12 behea), baita 943-46 46 22 zenbakira deitu edo www.DYAgipuzkoa.com helbidera idatzi ere.