Emakumeen irakurketa bateratua antolatu dute etzirako

Jabi Gonzalez Toston 2024ko api. 21a, 12:00
'Hitzak Loratuz: Emakume idazleen irakurketa bateratua' saioa antolatu dute Liburuaren Egunerako

Liburuaren Egunaren harira egingo dute saioa Emakumeen Etxean, eta, parte hartzera animatu dituzte herriko emakumeak. 

Zarauzko Emakumeen Etxeak Hitzak Loratuz: Emakume idazleen irakurketa bateratua egitasmoa antolatu du udaleko Parekidetasun departamentuak etziko Liburu Egunaren harira. Azaldu duenez, helburua da emakume idazleei eta haien lanei omenaldia egitea.

Hori horrela, herriko emakumeei eskatu diete hartu dezatela emakume batek idatzitako haien liburu kuttunena, eta, bertaratu daitezela Emakumeen Etxera, denen artean irakurketaz gozatzeko. 18:00etan jarri dute hitzordua.