Zarautz Rugby taldeak bihar egingo duten bilerara deitu ditu taldekideak

Mireia Galarza Bastida 2024ko api. 19a, 16:30
Zarautz Rugby taldea. (ZKE)

10:00etan izango da bilera, Astiko errugbiko azpiegituretan, eta bertan Sortzen proiektua aurkeztuko du taldeak.

Zarautz Rugby Taldeko zuzendaritza batzordeak bere kide, kolaboratzaile eta klubeko gertuko jendea deitu ditu bihar goizean egingo duten bilerara.

10:00etan izango da bilera, Astiko errugbiko azpiegituretan, eta bertan Sortzen proiektua aurkeztuko du taldeak. Hain zuzen ere, proiektua zein puntutan dagoen azalduko dute, "interpretazio pertsonalak saihesteko".