Sertxek 'Bihotza negar' aurrerapen abestia kaleratu du

Aritz Mutiozabal 2024ko api. 21a, 10:00

Musikari zarauztarrak udazkenean argitaratuko du bere bakarkako ibilbideko hirugarren diskoa.

Serge barkalariak izena aldatu du, eta fonetikoki esaten den bezala idazteko hautua hartu du aurrerantzean: Sertx. Udazkenean disko berria argitaratuko du, bere ibilbideko hirugarrena –Enarak itzuli dira (autoekoizpena, 2019) eta Leihotik mundura (Elkar, 2021)–, eta oraintsu aurrerapen abestia argitaratu du, Bihotza negar izenburupean. Kasu honetan, gitarra akustikoa albo batera utzi eta sintetizagailuak nahiz programazioak erabili ditu erritmo gisa.