ZOZKETA

'Los Perros' dantzarako eta 'Solo' haur antzerkirako sarrerak zozkatuko ditu Zarauzko Hitza Gukak

Erredakzioa 2024ko api. 22a, 14:30
'Los Perros' dantza ikuskizuna. (Led Silhouette eta Marcos Morau)

Modelo aretoan izango dira emanaldiak, eta atari honetako erabiltzaileek ostegunera arte edukiko dute bi zozketetan parte hartzeko aukera.

Ostiral honetan Led Silhouette eta Marcos Morauk Los Perros dantza ikuskizuna taularatuko dute Modelo aretoan, 20:00etan, eta igandean, berriz, Roi Borrallas konpainiak Solo familia antzerkia, 16:45etik aurrera.

Zarauzko Hitza Gukak, Zarauzko Udalaren Kultura sailaren eskutik, hainbat sarrera zozkatuko ditu atari digitaleko erabiltzaileen artean. Los Perros ikuskizunerako bi sarrera bikoitz, eta Solo antzerkirako hiru sarrera bikoitz, hain zuzen ere.

Zozketan parte hartzeko epea ostegunean bukatuko da, 12:30ean, eta ondorengo esteketan  eman daiteke izena: