Mugikorren erabileraren inguruko zikloko azken hitzaldia eskainiko dute bihar

Aritz Mutiozabal 2024ko api. 22a, 17:00
Gazte bat mugikorra erabiltzen. (Pixabay)

Azkenengo astetan egin dituzte lehen bi saioak, eta biharkoa izango da hirugarrena eta azkena. Besteak bezala, 18:00etan hasiko da, Etxezabala erakineko aretoan. Pornografiaren aurrean gurasoek erabil ditzaketen estrategiak landuko dituzte bertan. 

Mugikorraren erabilerak izan ditzakeen erabilera oker eta arriskutsuak medio, Zarauzko Udalak doako hiru hitzaldi antolatu zituen apirilerako Etxezabala eraikineko aretoan, 18:00etatik 20:00etara.

Lehenengoa duela bi aste egin zuten hipersexualitateari buruz, eta orain dela astebete, berriz, bideojokoak eta whatsappa izan zituzten hizpide. Hirugarrena eta azkena, aldiz, bihar egingo dute, eta bertan pornografiaren aurrean gurasoek erabil ditzaketen estrategiak landuko dituzte. Hitzaldi ziklo hau bereziki gurasoentzat zuzenduta badago ere, herritar ororentzat egongo da irekia, eta euskaraz izango dira, biharkoa barne.