'Radical' filmaren saio originala emango dute gaur Modelo aretoan

Julene Sorarrain 2024ko api. 23a, 10:00

Saioa 19:30etan izango da Modelo aretoan. Sarrerak leihatilan erosi ahalko dira.

Christopher Zalla zuzendari keniarraren bigarren filma da Radical. Benetako istorio batean oinarrituta, abandonuz, ustelkeriaz eta indarkeriaz betetako Mexikoko muga-hiri bateko maisu baten istorioa kontatzen du. Sergiok metodo erradikal bat frogatzen du bere ikasleen potentziala desbloketazeko helburuarekin.

Iaz 'Film Favorite Award' saria irabazi zuen Sundanceko Zinemaldian.

Sarrerak Kutxabank sarrerak edo leihatilan erosi ahalko dira.