Julen Portillo, 'Altxa Komedia' saioko gaurko atalean

Erredakzioa 2024ko api. 23a, 17:00
'Altxa komedia' saioko umoregileak, tartean Portillo. (ETB)

Lehen bi saioetan beste hainbat bakarrizketarik parte hartu dute saioan, eta hirugarren atalarekin batera iritsiko da zarauztarraren ekarpena.

Primeran plataforman emititzen hasi ondoren, apirilaren 9an iritsi zen ETB1era Altxa Komedia bakarrizketa saioa. Bertan, Euskal Herriko hainbat umoregilek parte hartzen dute, tartean Julen Portillo zarauztarrak. Lehen bi saioetan beste hainbat bakarrizketarik parte hartu dute, eta hirugarren atalarekin batera iritsiko da zarauztarraren ekarpena.

Asteartetan botatzen dute bakarrizketa saioa, eta Portilloz gain, bertan parte hartzen duten umoregileen artean daude Nerea Arriola, Mirari Martiarena, Julen Axpe, Iker Plazaola, Ana Goitia, Maialen Sorzabalbere, Eñaut Zuazo, Mikel Irazusta, Ion Martinez Txiki , Esti Curiel zumaiarra y Maria Blanco zestoarra.