Hiru talde izango dira bihar Hiruputzun

Julene Sorarrain 2024ko api. 23a, 16:00
Short Days taldea. (Musika Zuzenean)

Kontzertuak bihar izango dira 20:00etatik aurrera Hiruputzu Gaztetxean.

Zaratazarautzek hiru kontzertu antolatu ditu asteazken honetarako. Frantziatik datoz Short Days, Camellia Sinensis eta Vultures, Hyenas and Coyotes punk taldeak, eta beraien azken lanak aurkeztuko dituzte.

Short Days taldeak urte hasieran kaleratu zuen Direction Nowhere, 14 abestiz osaturiko punk rock generoko albuma. Camellia Sinensis taldeak iazko abuztuan atera zuen DEMO 2023, 5 abesti laburrez osatutako proiektua. Vultures, Hyenas and Coyotes taldeak otsailean kaleratu zuen disko homonimoa aurkeztuko du, noisy punk generokoa. Kontzertuak 20:00etan hasiko dira eta sarrerak 6 euro balioko du.