Eulen-Nuukeko Lucile Garcia bigarren helmugratu da Eretan

Jabi Gonzalez Toston 2024ko api. 24a, 13:00
Lucile Garcia Eretako podiumean. (Jira-Bira Eulen-Nuuk)

Gizonezkoek ere emaitza txukunak lortu dituzte Natxituako Sari Nagusian; izan ere, lehenengo hamarren artean sailkatu dira taldeko bi txirrindulari.

Jira-Bira Eulen-Nuuk Zarauzko txirrindularitza taldea protagonista izan da asteburuan lehiatu dituen bi probetan. Emakumezkoak Eretan (Pirinio Atlantikoak) aritu dira eta Lucile Garciak meritu handiko bigarren postua lortu du. Gizonezkoek, berriz, Euskaldun Txapelketako proba izan dute; Natxituako Sari Nagusia, hain zuzen ere, eta, lehenengo hamarren artean sailkatu dira bi txirrindulari: Jose Marin laugarren helmugaratu da eta Mateo Vierge zortzigarren.

Natxituan lortutako emaitzez harago, Eulen-Nuukeko txirrindularien talde-lan ona nabarmendu dute arduradunek: "Hasi da denboraldi hasiera honetan egindako lana antzematen". Zentzu horretan, Eñaut Otegik larunbateko lasterketan erakutsitako maila ere goraipatu dute; izan ere, lehen urtea du afizionatuetan eta eguneko ihesaldian sartzea lortu zuen.