Hondartzako udaldiko erabilera eta jarduerak arautzen dituen ordenantzaren moldaketa hizpide, biharko udalbatzan

Mireia Galarza Bastida 2024ko api. 24a, 16:00
Zarauzko Udalbatza joan den hileko ohiko osoko bilkuran. (Gorka Eizagirre)

Bide publiko jakin batzuetan ibilgailuen aparkalekua arautzeko ordenantza berritzearen hasierako onespena edo Zarauzko garbiketa zerbitzu publikoaren prezioaren berrikustea ere landuko dituzte bihar. 

Zarauzko Udalak bihar egingo du apirileko osoko bilkura, 19:00etan hasita, udaletxeko batzar aretoan. Ohi bezala, saioa zuzenean jarraitzeko aukera izango dute herritarrek streaming bidez, udalaren webgunean.

Bertan landuko dituzten gaien artean daude Zarauzko hondartzako udaldiko erabilera-araubidea eta jarduerak arautzen dituen ordenantzaren moldaketa, bide publiko jakin batzuetan ibilgailuen aparkalekua arautzeko ordenantza berritzearen hasierako onespena edo Zarauzko garbiketa zerbitzu publikoaren prezioaren berrikustea. 

Aldi berean, 2023ko likidazio dekretuaren berri emango dute eta martxoko bilkurarek akta ere onartuko dute.