'Mediterraneoaren magalean bizikletaz' emanaldi eskainiko du Pagoetak

Aritz Mutiozabal 2024ko api. 25a, 09:00
Antton Gurrutxaga eta Miren Karmele Uranga pagoetakideak. (Pagoeta M. E.)

Miren Karmele Urangak eta Antton Gurrutxagak 2023an bizikletaz eginiko bidaia izango dute kontagai bihar, Pagoetaren egoitzan.

Pagoeta Mendizale Elkarteak Mediterraneoaren magalean bizikletaz: Lleida-Atenas-Zarautz emanaldi berezia eskainiko du bihar arratsaldean, 19:00etatik aurrera, elkartearen egoitzan. Hain justu ere, Pagoetako kide Miren Karmele Urangak eta Antton Gurrutxagak 2023ko apirilaren hasieratik uztailaren erdialdera Mediterraneoaren iparraldetik egindako bizikleta-bidaia du kontagai.

Hainbat herrialde zeharkatu zituzten–Okzitania, Italia, Albania, Montenegro eta Grezia, esaterako–; oro har, ondare natural, historiko eta kultural handiko inguruetatik. Guztira, 97 etapatan osatu zuten bidaia, eta 6.300 kilometro osatu zituzten.