Txikiren umorezko bakarrizketa izango da Arranon

Julene Sorarrain 2024ko api. 25a, 11:00
Txiki, '40 urte eta aldapan behera niek' promozio argazkia.

Bakarrizketa bihar izango da 22:30etan, Arrano tabernako bunkerrean.

Arrano elkartearen 40. urteurrena dela eta, ospatzeko hainbat ekimen antolatu dituzte. Arranopola kultur elkarteak bakarrizketa saio bat antolatu du Algarapola ekimenaren barruan. Ion Martinez 'Txiki' umoregileak Euskaldunen jatorria: historia eta irria bakarrizketa aurkeztuko du bihar Arrano tabernaren bunkerrean, 22:30etan. Sarrera librea izango da aforoa bete arte.