'El salto' eta 'Civil War' filmak emango dituzte asteburuan Modelon

Julene Sorarrain 2024ko api. 27a, 09:00

Haurrentzako Emma y el jaguar negro filma emango dute. Sarrerak leihatilan erosi ahalko dira. 

Eskaintza zabala egongo da asteburu honetan Modelo zineman. Helduentzako El salto eta Civil War filmak emango dituzte, eta haurrentzako, Emma y el jaguar negro filma. Sarrerak leihatilan edo Kutxabank sarrerak orrialdean erosi ahalko dira. 

El salto filmak Ginea Konakrytik Espainiara etorritako etorkin baten bizipenak jarraitzen ditu. Ibrahimen bizitza eta familia orain Madrilen daude. Baina dena aldatuko da egun batean poliziak atxilotu eta bere jatorrizko herrialdera deportatzen duenean. Une horretatik aurrera, bere helburu bakarra Espainiara itzultzea izango da. 

Civil War filmean, gerrako kazetari eta argazkilari talde batek Washington DCrako bidea hasiko du, herrialde osoa gerra zibil odoltsu batean murgilduta dagoen bitartean. Hauen helburua Etxe Zurira iristea izango da, aurkariek eraso egin eta Estatu Batuetako presidenteari kontrola kendu aurretik. 

Haurrentzako, Emma y el jaguar negro filma emango dute. Emma Amazoniako oihanean jaio den neskato bat da. Gertaera tragiko baten ondorioz New Yorkera joan behar du eta Hope atzean utzi, Emmak kume bat besterik ez zela aurkitu zuen jaguarra. 14 urte betetzean, Emmak bere haurtzaroko herria animalia-trafikatzaileen mehatxupean bizi dela jakingo du, eta Amazoniara itzuliko da Hope jaguarrarekin berriro elkartzeko asmotan. 

Apirilak 27, larunbata
16:45. Emma y el jaguar negro
19:15. Civil War
22:15. El salto

Apirilak 28, igandea
19:15. El salto

Apirilak 29, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. El salto
19:30. Civil War

Apirilak 30, asteartea
19:15. El salto
22:15. Civil War

Maiatzak 1, asteazkena
16:45. Emma y el jaguar negro
19:45. Opera zuzenean: Carmen