'Emakumea eta Zinema' zikloaren hirugarren saioa egingo dute Photomuseumen

Julene Sorarrain 2024ko api. 26a, 09:00
'Eta jainkoak... emakumea sortu zuen' filmaren fotograma bat.

Zikloaren hirugarren saioan Eta jainkoak... emakumea sortu zuen filma emango dute. Sarrera doakoa da, aforoa bete arte. 

Photomuseumek sustatuta eta Zarauzko Udalak babestuta, Emakumeak eta Zinema ekimenaren hirrugarren saioa egingo dute ostiral honetan Photomuseumeko aretoan. 18:00etan hasiko da eta sarrera doakoa izango da. 

Zinemak maiz emakumea gaiztoa, objektu sexuala edo heroina bezala erakutsi izan du, baina pratriarkatu klasikoak zuzendutako estereotipoetatik kanpo, zinemaren historian zehar estereotipo hauekin ere hautsi izan da. Ekimen honen helburua da film eta rol horiei ikusgarritasuna ematea. 

Estereotipoetatik kanpo dauden filmekin jarraituz, Eta jainkoak... emakumea sortu zuen (frantsesez: Et Dieu... créa la femme) koprodukzio frantziar-italiarra emango dute gaur. Filma 1956an estreinatu zen, Roger Vadimek idatzita eta Brigitte Bardot protagonista duena.