Gaztetxoei zuzendutako eskubaloi saioa antolatu dute igandean

Jabi Gonzalez Toston 2024ko api. 26a, 15:00

ZKEren kimu mailako neskak AloƱa Mendiren aurka jokatutako partidan. (Luis Epelde)

Gipuzkoako federazioak bultzatutako Eskubaloia Plazara egitasmoaren barruan egingo dute eta 2012 eta 2015 urteen artean jaiotako haurrei dago zuzenduta.

Datorren maiatzaren 10etik 12ra bitartean Donostian jokatuko duten eskubaloiko Erreginaren Koparen atariko, Gipuzkoako Federazioak Eskubaloia Plazara deitu duen egitasmoa antolatu du gaztetxoak kirol horretara erakartzeko, hainbat talderekin elkarlanean. Hala, eskubaloia kalera aterako dute etzi lurraldeko hainbat herritan. Zarautzek ere parte hartuko du egitasmoan, baina plazan beharrean Antonianon egingo dute.

Zarautz Kirol Elkarteak gidatuko du herrian egingo duten saioa eta 11:00etan jarri du hitzordua. Jada klubeko kimu mailako taldeetan jokatzen duten neska-mutilek parte hartuko dute bertan. Halaber, federazioak jakinarazi du Erreginaren Koparekin lotutako sari bereziak izango direla eta zozketa bidez banatuko dituztela.