Mendi Film jaialdiko zortzi lan ikusteko aukera egongo da hilaren 23an eta 30ean

Onintza Lete Arrieta 2024ko mai. 6a, 08:00

Mendi Film jaialdiko webgunean ageri den irudi ikusgarrietako bat. (Nit de Bruixes)

Beste behin, Zarautz Mendi Tour egitasmoaren bidez Bilboko jaialdiko filmak Modelo aretoan erakutsiko dituzte. Sarrerak bost euroan erosi ahalko dira.

Hemen da Zarautz Mendi Tour 2024. Urtero bezala, Mendi Film jaialdiko lanak ekarriko dituzte herrira, mendizaleen eta zinemazaleen gozamenerako. Guztira zortzi film erakutsiko dituzte bi egunetan banatuta: maiatzaren 23an batzuk, eta maiatzaren 30ean, besteak. Bi egunetan, 20:00etan hasiko dira emanaldiak.

Guztiak iazko Mendi Film jaialdiko lanak dira, eta denak jatorrizko bertsioan emango dituzte, euskarazko azpidatziekin.

Maiatzaren 23an honako filmak ikusteko aukera egongo da:

  • Pass It On: Michelle LeBlanc. Sail ofizialeko filma, lau minutuko iraupena duena.
  • Café americano. Sail ofizialekoa filma, hamalau minutuko iraupena du.
  • Rope. Soinu banda onenaren saria. Hogeita bederatzi minutuko iraupena du.
  • Captains on El Cap. Sail ofizialeko filma, 54 minutuko iraupena du.

Maiatzaren 30ean, berriz, honakoak:

  • Pass It On: Tami Night. Sail ofizialeko filma, lau minutuko iraupena duena.
  • Zerbait aldatu da. Sail ofizialeko filma, hamar minutuko iraupena duena.
  • La Ligne de l'Ange. Argazkilaritza onenaren saria. 42 minutuko iraupena du.
  • 212 Mountains. Sail ofizialeko filma, 40 minutuko iraupena du.