100 ibilgailu ikuskatu ditu Zarauzko Udaltzaingoak

Julene Sorarrain 2024ko mai. 6a, 11:00

Zarauzko Udaltzaingoa. (Zarauzko Hitza)

Segurtasun-uhalaren eta Haurrei Eusteko Sistemen kontrola egin du Udaltzaingoak herriko 100 ibilgailuetan.

Zarauzko Udaltzaingoak bultzatutako egitasmo berriaren baitan, 100 ibilgailu ikuskatu zituzten aurreko astean. 100 ibilgailu hauetatik, 4 gidarik segurtasun-uhala jarri gabe zeramaten. Haurrei Eusteko Sistemei dagokienez, ibilgailu guztiek era egokian betetzen zituzten segurtasun neurriak.

Datorren asteetan jarraituko dute kontrolekin, Zarauzko trafikoa zaintzeko eta kontrolatzeko kanpainaren baitan. Ekainaren 1, 2, 15 eta 16an, motorren kontrolak burutuko dituzte; ekainaren 3tik 7ra, ibilgailuen baldintza teknikoenak; eta, ekainaren 17tik 23ra, alkoholaren eta drogen kontsumoaren kontrola gauzatuko dute.