Nadia Erostarbek bosgarren postuan amaitu du Australian jokatutako CSko proba

Julene Sorarrain 2024ko mai. 4a, 17:00

Nadia Erostarbe Snapper Rocksen, Australian. (Andrew Shield / WSL)

Datorren astean izango du Challenger Serieseko hurrengo proba, Australian bertan, Sydneyen.

Aurreko astean ekin zion Nadia Erostarbek Challenger Series zirkuituko lehen probari, Snapper Rocksen (Australia). Bide onetik hasi zuen, final-zortzirenetan amaitu baitzuen. Oraingoan, Erin Brooks kanadarraren aurka lehiatu da eta bosgarren amaitu du, beraz ez du final laurdenetako kanporaketa gainditu. Hala eta guztiz ere, postu ona lortu zuen 4.745 punturekin.

Aurreko hilabetean hasi zen surflari zarauztarra Parisko Olinpiar Jokoetako Surf txapelketaren egoitza izango den Tahitiko (Polinesia Frantsesa) Teahupooko uharrian proba prestatzen. Hurrengo Challenger Serieseko proba datorren astean izango du Sydneyen (Australia).