Giro apartarekin egin dituzte bazkaria eta festa plaieroetako jokalariek

Onintza Lete Arrieta 2024ko mai. 5a, 11:01

Atzo jokatu zituzten Zarauzko 79. Hondartza Futboleko ligako eta kopako finalak hondartzan, eta ohi bezala, denboraldia behar bezala amaitzeko, elkarrekin bazkaldu zuten jokalari guztiek, eta bazkalondoan hainbat aitortza egin zuten.

Atzo jokatu zituzten Zarauzko 79. Hondartza Futboleko kopako eta ligako finalak, eta ohi bezala, denboraldia behar bezala amaitzeko, elkarrekin bazkaldu zuten plaieroetan aritu diren jokalariek. Ondoren, kalean jarraitu zuten festarekin.

Finalen ondoren, sari banaketa izan ohi da hondartzan bertan, baina bazkari amaieran ere eman zituzten bestelako sariak. Urteko gol onenari, esaterako. Jardunaldiro-jardunaldiro Azkoititik etorri den taldeari ere egin zioten aitortza, eta beste hainbat sari ere eman zituzten, ondorengo argazki eta bideoetan ikus daitekeenez.

Neska-mutilek gozatua hartu dute denboraldi osoan zehar futbolean arituz, eta atzo ere gozatu ederrarekin eman zioten amaiera plaieroen 2023-2024 denboraldiari.

(Argazkiak eta bideoak: Zarauzko Plaieroak).