ZAEko arraunlariak gogor aritu dira gaur Getarian jokatu den trainerillen ligako hirugarren jardunaldian

Onintza Lete Arrieta 2024ko mai. 5a, 17:10

ZAEren senior gizonezkoen ontzietako bat, gaur Getarian uretaratzeko prestatzen. (Julene Sorarrain)

Senior gizonen bi traineru uretaratu dituzte zarauztarrek, bat kopan, eta bestela ligan, eta bigarren eta seigarren helmugaratu dira, hurrenez hurren. Neska kadeteak ere lehiatu dira, eta horiek laugarren izan dira.

Gipuzkoako Trainerillen Ligako hirugarren jardunaldia jokatu dute gaur eguerdian Getarian, Antxoa Egunaren harira. Zarautz Arraun Elkarteak hiru ontzi uretaratu ditu, bat kadete neskena, eta bi senior gizonezkoena. Horietako bat kopan lehiatu da, eta bestea, ligan.

Lan gogorra egin dute hiru ontziek: gizonezko seniorren kopako ontzia bigarren izan da, eta ligakoa, berriz, seigarren. Neska kadeteak laugarren izan dira; gainera, aurreneko lau taldeak soilik sei segundoko tartean helmugaratu dira.

Liga hurrengo astean amaituko da, Orion. Larunbatean izango dira estropadak, eta hurrengo egunean, igandean, berriro Getarian izango dira lehiak, baina horiek txapelketako finalak izango dira.