AP-8an Zarautz parean istripua izan da Bilborako noranzkoan, eta auto ilara luzeak daude une honetan

Onintza Lete Arrieta 2024ko mai. 6a, 08:38

Eusko Jaurlaritzaren Trafiko zuzendaritzak emandako datuen arabera, 40. kilometroan izan da istripua, eta errei bat itxita dago.

AP-8 autobidean istripua egon da gaur goizean Zarautz parean, Bilborako noranzkoan, eta une honetan ilara luzeak daude autobidean.

Eusko Jaurlaritzaren Trafiko zuzendaritzak emandako datuen arabera, 40. kilometroan izan da istripua, eta errei bat itxita dago.

Oraingoz ez dute jakinarazi ibilgailu bat ala gehiago dauden ezbeharrean inplikatuta, ezta zauriturik egon den ere.