Ostiralean hasiko dituzte sanisidroak Meagan

Mireia Galarza Bastida 2024ko mai. 7a, 10:00

San Isidro eguna Meagan. (Mireia Galarza Bastida)

Adin guztientzako askotariko ekintzak izango dira bertan, hala nola urteroko mus txapelketa, haur jolasak, trikiti afaria edo sagardo dastaketa. Ohi bezala, auzoko adinekoen bazkaria ere egingo dute, eta gerriak astintzeko astia ere izango da, erromerien laguntzaz.

Ostiral honetan hasi eta maiatzaren 15era bitartean, sanisidroak ospatuko dituzte Meagan. Adin guztientzako askotariko ekintzak izango dira bertan, hala nola urteroko mus txapelketa, haur jolasak, trikiti afaria edo sagardo dastaketa. Ohi bezala, auzoko adinekoen bazkaria ere egingo dute, eta gerriak astintzeko astia ere izango da, erromerien laguntzaz.

Txupinazoa eta Ikurriñaren igoerarekin lehertuko da festa ostiralean, 21:00etan hasita. Jarraian, gerturatzen direnek mus txapelketa azkarrean izena emateko aukera izango dute, 22:00etan hasiko dena. Hurrengo egunean, larunbatarekin, arratsaldez jarraituko dute jaiek, 17:00etan haur jolasekin, eta ondoren txokolata dastatzeko aukera izango da. 21:00 aldera, trikiti afaria izango da Julen eta Manexekin, baina bertan afaltzeko aurretik izena eman beharko dute interesa dutenek, hurrengo bi telefono zenbakitara deituta: 609 963 641 (Ioseba) eta 662 073 218 (Idoia). Helduen txartel bakoitzak 30 euroko prezioa izango du, eta umeenak 15 euro. Jarraian, musika izango da elkartean, "giroari jarraipena emateko". 

Hurrengo egunean, elizkizuna izango da 11:00etan, eta jarraian, berriz, patata tortilla lehiaketa, 12:00ak aldera. Parte hartzaileek elkartekoak edo getariarrak izan beharko dute, eta etxetik eramandako tortillak 12:00etatik 12:30era aurkeztu beharko dituzte. Guztia amaituta, sagardo dastaketa izango da txerriki errearekin eta Gure Txeru dantza taldeak lagunduta.

San Isidro egunez, maiatzak 15, 10:00etan diana eskainiko dute txistulariek, eta 11:00etan meza eta prozesioa izango dira. Ondoren, txakolin dastaketa egingo dute, eta 14:30 aldera auzoko adinekoen bazkaria egingo dute Azkue hotelean. Hemen ere, izena eman beharko dute interesa dutenek, lehen aipatutako bi telefono zenbakitara deituta. Azkenik, 22:00etan, erromeria eskainiko dute Izer eta Alabierrek. 

Egitaraua, egunez egun

 

Maiatzak 10, ostirala

- 21:00etan txupinazoa eta ikurrina igoera.
- 22:00etan mus txapelketa azkarra (izen ematea 21:30-22:00).

Maiatzak 11, larunbata

- 17:00etan haur jolasak.
- Ondoren, txokolatada.
- 21:00etan trikiti afaria Julen eta Manexekin. Izena emateko: 609 963 641 (Ioseba) eta 662 073 218 (Idoia). Maiatzak 7 arte. Prezioa: Helduak 30 euro eta haurrak 15 euro.
- Ondoren, elkartean musika.

Maiatzak 12, igandea

- 11:00etan elizkizuna.
- 12:00etan patata tortilla lehiaketa.

Baldintzak: Parte hartzailea elkartekoa edo getariarra izatea, etxetik ekarritako tortillak 12:00etatik 12:30era aurkeztea, eta tortillak derrigorrez sei arrautza eta patatak izatea. 
- Ondoren, sagardo dastaketa txerriki errearekin, Gure Txeru dantza taldearen laguntzaz.

Maiatzak 15, asteazkena

- 10:00etan Gazte Alaiak txistularien diana eta jarraipena.
- 11:00etan meza eta prozesioa.
- Ondoren, elkarte inguruan txakolin dastaketa txerriki errearekin.
- 14:30ean, auzoko adinduen bazkaria Azkue hotelean. Izena emateko: 609 963 641 (Ioseba) eta 662 073 218 (Idoia).
- 22:00etan erromeria Izer eta Alabierrekin elkartean.