Gaurtik asteazkenera itxita egongo da Nafarroa kalea gauez

Aritz Mutiozabal 2024ko mai. 6a, 16:00

Nafarroa eta Gipuzkoa kaleen arteko biribilgune berria. (Zarauzko Udala)

Iñurritzako biribilguneko asfaltatze lanak egin behar dituzte, eta bitartean, Araba kaletik bideratuko dute trafikoa.

Iñurritzako eraikuntza berriaren ondoko –Nafarroa eta Gipuzkoa kaleen arteko– biribilguneko obrak azken fasera iritsi dira. Hala ere, asfaltatze lanak direla medio, gaurtik asteazkenera itxita egongo da gauez errepidea, 23:30etik 06:00etara. Lanak burutu bitartean, Araba kaletik bideratuko dute trafikoa.