2024/05/11 09:00 - 11:00

Irteera

Arkamurkaren irteera: Pagoeta parkeko haginak

Arkamurkaren irteera: Pagoeta parkeko haginak
Pagoeta, Zarautz

Pagoetako parkean haginak maneiatzeko zenbait jarduera egin dira, Europako LIFE programa baten barruan. Programa horren helburua da espezie interesgarri hori kantabriar eremuan kontserbatzea eta bere egoera hobetzea. LIFE proiektuan Pagoetan egindako lanetan parte hartu duen adituaren eskutik, zuhaitz honen banaketaz eta beste xehetasun batzuez gain zer egin den jakin ahal izango da irteeran.