Etxabe eta Beroz GRABNI txapelketako txapeldun ordeak izan dira

Julene Sorarrain 2024ko mai. 7a, 12:00

Joseba Beroz eta Andoni Etxabe GRABNI txapelketaren finalean.

Gipuzkoar selekzioko jokalariek nafarren aurka galdu dute 25-20 emaitzarekin.

Asteburu honetan burutu da 22 urtez azpiko 2024ko G.R.A.B.N.I. binakako gomazko paleta txapelketaren finala, Gasteizko Mendizorrotza pilotalekuan. Bertan izan ziren, Gipuzkoako selekzioa ordezkatzen, Andoni Etxabe zarauztarra eta Joseba Beroz andoaindarra. Bikotea nafar selekzioaren aurka aritu zen eta lehia estu baten ondoren, 25-20ko emaitzarekin galdu zuten.

Oro har, partida oso orekatua jokatu zuten. Nafarrak partida atzekaldean kargatzen saiatu ziren eta gipuzkoarrak, berriz, tantoak eusten saiatu ziren ahal zen heinean. Beroz aurrelaria partidua aurrekaldean hausten saiatu zen eta honi esker, 20-19ko markagailuarekin iritsi ziren amaierara. Nafarrek, ordea, nagusitasun fisikoaz baliatuz, sei tanto egin zituzten jarraian, 25 tantora iritsi arte. 

Gipuzkoa, Errioxa, Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Iparraldeko selekzioak aritu ziren txapelketan.