'Luces en sombra' dokumentalaren proiekzioa eta solasadia egingo dituzte Modelon

Julene Sorarrain 2024ko mai. 7a, 15:30

'Luces en sombra' dokumentalaren fotograma bat.

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian aurkeztutako dokumentala ostegunean erakutsiko dute. Proiekzioa 19:00tan hasiko da eta doako sarrera izango du lekua bete arte.

Ione Atenea zuzendari iruindarrak Luces en sombra dokumentala aurkeztu du aurtengo Donostiako Giza Eskubideen 21. Zinemaldian. Ostegun honetan, Modelo aretoan proiektatuko dute eta jarraian, dokumentalaren inguruko solasaldi bat eskainiko dute. Sarrera doakoa izango da aretoa bete arte.

Luces en sombra dokumentaleko protagonistek beren egungo bizitza kontatzen dute, eta ustezko lan-aukera desafiatzaile eta konplexu baten xehetasunak partekatzen dituzte. Lida, Candida, Katia, Silvia, Rosa Mari eta Helenak entzun nahi ez den errealitatea deskribatzen dute, errealitate deserosoa, emakume zaintzaileena, aipatzen ez den horiena. Beren kontakizunean desberdintasun estruktural guztiak eta aurre egin behar dieten hutsune legal eta moral guztiak jasotzen dira. Itzalean dauden argiak dira haiek, mendekotasun-egoeran dauden pertsonen zaintzaileak.