'Andereño' haur ikuskizunerako sarrerak

'Andereño' haur ikuskizunerako sarrerak

Azaroaren 26an, igande honetan, Andereño haurrentzako ikuskizuna eskainiko du Anita Maravillas taldeak, Modelo aretoan, 16:45ean hasita. Zarauzko Hitzak hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu, Zarauzko Udalaren Kultura sailaren eskutik.

Andereñoaren istorioa aske eta zoriontsu izateko ahalegin ero eta ederra da. Antzezlan mutua da eta 6 urtetik gorakoentzat dago zuzendua.

Zozketan parte hartzeko epea ostiraleko 12:30ean bukatuko da.

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.